XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Arabietarako aldatzean antxinetik bizi dan alemaniar aberatsarekin izandako alkarriz-ketaren laburpena).

Solingen-en jaio nintzan ni, Max Niebel, etxe arrunt bezain estu baten, Spierplatz eritxonean, eta han bizi nire izeko Ulrikerekin, lurralde honetara etorri nintzan arte.

Nire haurtzaroko imajinak huri industrializatu baten kale meharretara mugatzen dira; dirurik ez geunkan ezkero ez ginan Bavierako mendietara oporretan joaten, nire lagunen antzera.

Askotan pentsatzen dot huriko giro kutsatuak sortu eustala hainbat urtetan jasan izan dodan birikietako ahultasun sendaezin hau, zeinek batzuetan arnasestuka jartzen nauan, eta munduko aide guztia ez da nahikoa izaten nire larritasuna arintzeko.

Bestalde, gaisotasun honek alde onik ere baekardan, eta nire lagunak jolas baldresetan ziharduen artean, nigan liburu zaletasun sakon baten lehen aztarnak ernetzen ziran.